User Login Register Regain password
Email Username

IES Pio Baroja BHI

20220-1-ES01-KA101-077952

 

INTERNAZIONALIZAZIOAREN BIDEZ, IES PIO BAROJA BHI-KO ANTOLAKETA ETA KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA. (2020-ko abendutik 2022-ko abendura)

2020ko Urtarrilean, hainbat formakuntza ikastaro jaso ondoren, Pio Barojako institutuaren izenean Erasmus KA101 proiekto bat diseinatu eta eskatu zen.

Proiektoaren izenburuak dioen bezala, gaur egun dugun institutuaren kudeaketa eta antolaketaren inguruan hausnarketa bat egitea da helburu nagusia. Horretarako, aste betez, irakasle talde bat lau herrialde ezberdinetara joango da.

Estonia, Suedia, Portugal eta Finlandiara hain zuzen ere.

Bertako hezkuntza sistemaz, institutuetako ikasgaiak, ordutegiak, espazioaren antolaketaz… ondo murgildu ondoren, gure institutuko hezkuntza komunitateari, egingarriak diren aldaketa positiboak proposatuko zaizkio.

Mugikortasun hauek, gure institutuak europar batasuneko beste institutu batzuekin harreman berriak egiteko eta etorkizuneko proiektu ezberdinak gauzatzeko ere balioko dute.

Estoniako eta Suediako mugikortasunak aldebikoak dira, beraz, bi urte hauetan zehar gure institutua ezagutzera ere etorriko dira aste betez herrialde hauetako irakasle batzuk.

 

ESTONIA PORTUGAL FINLANDIA SUEDIA

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut