UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBA 2021-2022 (USE). EZOHIKO DEIALDIA | |
Pio Barojari esleitutako epaimahaia EPAIMAHAIA 4 Ignazio Mª Barriola ikasgelategia Elhuyar p. t. 1 - Donostia
|
2022-23 IKASTURTERAKO TESTU LIBURUEN ZERRENDA | |
1. Mailako testu liburuen zerrenda 2. Mailako testu liburuen zerrenda
|
IKASLEEI AGURRA | |
Atzo, ekainaren 21ean, Amaia kultur zentroan ikasleen agur ekitaldia ospatu genuen. Zorionak eta zorte on!! |
2022-23 IKASTURTERAKO MATRIKULA | |
Onartuen behin betiko zerrenda Matrikula formalizatzea Ekainaren 6tik 10era, matrikula egiteko behar den dokumentazioa jaso behar da institutuan. Une horretan, hitzordua adostuko da matrikula hori behin betiko formalizateko. Oharra:Lehenengo maila Pio Barojan ikasi duten ikasleek ez dute bigarren mailako matrikula egin behar. Beste ikastetxe batetik datozen ikasleek bakarrik egin behar dute. |
OHOREZKO MATRIKULAK | |
Hemen dugu ikasturte honetan ohorezko matrikula lortu duten ikasleen zerrenda. ZORIONAK!!
|
2021-22 IKASTURTEKO LITERATUR LEHIAKETA | |
Hauek izan dira ikasturte honetako Literatur lehiaketan sarituak izan diren lanak
|
NABIGATUKO DUGU? URAK BATZEN GAITU. | |
Irantzu Lekue artistaren proiektuan partu hartu dute Pio Baroja institutuko Arte Batxilergoko ikasleak eta Behobia auzo elkarteak. Informazio gehiago: Bidasoko Hitza, Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vasco.
|
22. KORRIKA | |
Hona hemen gure ikasleak KORRIKAn parte hartzen
|
MARTXOAK 8 | |
Batxilergo artistiko ikasleek ikastetxea apaindu zuten beren lanekin, emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko
|
ESKI IRTEERA | |
Bigarren ebaluazioko azterketak bukatu ondoren gure ikasleek eskiatzera joateko aukera izan dute. Hemen argazki batzuk... |
IRTEERA: GERNIKA | |
Batxilergoko 2. mailako ikasleek Gernikako herria bisitatzeko aukera izan dute Euskara eta Historia irakasgaietan egindako lana uztartuz: Gernikako Bakearen museoa, Gernikako bonbardaketaren eguneko testigantzak eta euskal kultura eta literaturaren ezaugarriak.
|
LITERATUR SORKUNTZA TAILERRA | |
Bigarren ebaluazioan ekimen berri bat antolatu dugu Institutuan, literatur sorkuntza tailerra. Bi txandatan antolatu da: abenduan gaztelaniaz egin da eta urtarrilan euskaraz. Yurre Ugarte idazle irundarra izan da tailer hauen dinamizatzailea. Jarduera arratsaldez egin da, eskola-ordutegitik kanpo eta borondatezkoa eta doakoa izan da ikasleentzat. 32 ikaslek parte hartu dute.
|
PATXI ZUBIZARRETA IKASTETXEAN | |
"Idazleak ikastetxeetan" programari esker, gure ikasleek Patxi Zubizarreta idazlearekin egoteko aukera izan dute. Esperientzia atsegina eta aberasgarria izan da
|
EUSKARAREN EGUNA | |
Aurreko ostiralean Euskararen eguna ospatu genuen. Bertan ateratako argazkiekin bideo hau sortu dugu.
|
Irteera: Oiasso museoa eta Ama Xantalengo ermita | |
Batxilergo artistikoko ikasleak Oiasso museoan eta Ama Xantalengo ermitan egon ziren bisitan.
|
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ! | |
Atzo "Azaroak 25" lehiaketaren sariak banatu genituen. Hemen saritutako ikasleak.
(Enaitz, Lierni, Cristina, Mara y Oihane) Saritutako lanak: Lehenengo saria: "Hamasei urte ditut" (Lierni Alzugaray) Bigarren saria: Argazkia (Mara Corta) Hirugarren saria: "Una voz en novilunio empuñada" (Enaitz R. Iriarte) |
ERASMUS + | |
|
COVID-19 | |
2021/2022 ikasturtean ikastetxeetan Covid-19aren aurrean jarduteko protokolo orokorra |
INIKA APP | |
NOLA PARTE HARTU OOGetan | |
Ordezkapen organo gorenean parte hartzen duten gurasoentzako gida praktikoa.
|